Aukera Zerbitzua Arrats ElkarteaAukera zerbitzua prostituzioan diharduten edo jardun diren pertsonei bideratua dago, eta berauek komunitatean txertatzea du helburu, birgizarteratzea bilatzen duten ekintzen bitartez.

Gipuzkoan prostituzioan aritzen diren pertsonentzako erreferentzia-puntua da Aukera programa: prostituzioan beraien borondatez (eta ez behartuta) diharduten pertsonak babestea du xede. Programa honen bidez, ondorengo helburuak bilatzen ditugu: pertsona horien lan-inguruan gerta daitezkeen egoera kritikoei aurre egiteko estrategiak eskaintzea, eta bere bakoitzaren baldintzak zein inguruko baldintzak hobetzeko baliabideak eskuratzea. Horretarako, hainbat prebentzio-ekintza eramango dira aurrera, Aldaketa Egileen bidez.

Gure lana

Inguruko errealitateari begiratuta, nabaritu dugu erabateko ezjakintasuna dagoela hainbat gairen inguruan (osasun-arloa, bitartekoak, etab.). Horren ondorioz, psikologia- eta heziketa-lana egiten dugu: prebentzio-lan soziala eta sanitarioa, preserbatiboa erabiltzearen garrantzia nabarmenduta; arriskua duten sexu-praktikei buruzko prebentzio-lanak, sexu bidez kutsatzen diren gaitzen gaineko informazioa eta heziketa emanda (hepatitisa, sifilisa, gonorrea, GIBa/HIESa…) eta informazioa eta heziketa ere emanda bezeroekin negoziatu behar izateaz preserbatiboa erabiltzearen gainean; heziketa, bizitza-ohitura osasuntsuak ugaltzeaz eta kontsumo jakin batzuk murrizteaz; hirian bertan topa ditzakeen baliabideei buruzko informazioa; lege-aholkularitza, bai eta lan-esparruan nola zaindu behar duen nork bere burua; prostituzioa ez den bestelako lan batean jardun nahi dutenei zuzendutako prestakuntza- eta lanbide-ekintzak.

Norentzat da Aukera zerbitzua?

Honako hauek har dezakete parte programan: adinez nagusi izanda, Gipuzkoan (kalean, pisuetan, klubetan) prostituzioan euren borondatez jardun duten emakumeak, emakume transexualak eta gizonezkoak. Berdin dio zein den beren jatorria (EAE, beste autonomia-erkidegoak, Estatutik kanpokoa) eta zein den euren administrazio-egoera (legezkoak nahiz paperik gabekoak).

A %d blogueros les gusta esto: