EIBARKO NEGUKO DISPOSITIBOA

Neguko dispositiboa laguntza-intentsitate txikiko zerbitzua da, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei eskaintzen zaiena, batez ere pasadizokoei eta etxerik gabekoei. Gaua igarotzeko baliabide bat da, berehalako izaera duena, gaua igarotzeko, mantenurako eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak eskaintzen dituena.
PLAZAK
14 plaza arrunt, hotz garaietan aktibatzeko 6 plaza eta egonaldi ertaineko 4 plaza daude.
Etxerik gabeko pertsonentzako 14 plazak Eibarko udaltzaingoan erreserbatu ahal izango dira zerbitzua ireki arte. Plaza kopuru osoa betetzen ez bada, etxerik gabeko pertsonak dispositiboan bertan jaso ahal izango dira 20:00etik 20:30era.
Egonaldi ertaineko gelak ditu, baztertuta dauden eta eskualdeko gizarte-zerbitzuek artatzen dituzten pertsonentzat, baldin eta erreferentziako profesionalak baliabide horretan sartzea agintzen badu. Sartzeko ezinbesteko baldintza izango da pertsona horrek esku hartzeko plan pertsonalizatu batean parte hartzea.
Plaza arruntak betetzen dituzten pertsonak gehienez 5 gau eman ahal izango dituzte hilean.
Eguraldi txarraren ondorioz aktibatzen diren plazak betetzen dituztenak dispositiboan egon ahal izango dira alerta desaktibatu arte. Horrela, plaza arruntetan dauden pertsonek egonaldia luzatu ahal izango dute, egoera hori gertatzen bada.
JARDUERA – EREMUA
Zerbitzua, 2022ko urriaren 15etik, 2023ko apirilaren 15era arte erabili ahal izango dute dispositibo hau bizitegi-egoera larrian dauden pertsona guztiek.
Ordutegia 20:00etatik 10:00etara da.
Zerbitzuak
Ostatua, afaria eta gosaria, higiene pertsonalerako produktuak, arropen garbiketa eta erabiltzaileentzako oinarrizko informazioa eskainiko dira.
Karmen kalea 2, Elizaren atzeko aldetik sarrera