Casa_AcogidaGizartean Txertatzeko Pisuaren bidez, zerbitzu bat eskaini nahi diegu kartzelan egondako edo dauden pertsonei, baldin eta familia-loturarik edo etxebizitzarik ez badute. Zerbitzu horrekin, gizartean txertatzeko ibilbideak eskaini nahi dizkiegu, beren bizitza-kalitatea hobetzeko.

Egonaldi erdiz egoteko bi pisu ditugu, zeintzuk intentsitatearen arabera bereizten ditugun: bata intentsitate ertainekoa da; bestea, intentsita ertain-baxukoa.

Zerbitzuaren definizioa

Bi kontzeptu daude proiektu honen oinarrian:

Lehenik eta behin, bazterketa eragiten duten arrazoiei aurre egiten dien proiektua da: pedagogiabide eta elkarrekintza sozialerako trebetasunak jorratzen dira, erabiltzaileari lanabes batzuk emateko, zeintzuen bitartez gizartean errazago txerta daitekeen.

Horrez gain, lan-munduan txertatzeari begirako harrera-proiektua ere bada, pertsonen bizitza-kalitatea hobetzeko: erabiltzailea bere inguruan izan ditzakeen gizarte-sareekin eta baliabideekin bat egitea dugu helburu.

Gizartean Txertatzeko Pisua eta espetxe-mundua

Gizarte-bazterketan dauden eta espetxean izandako pertsonekin lanean aritutako urte hauetan guztietan metatutako eskarmentuak gauza bat argi erakutsi digu: gizartean txertatzea da espetxeak dakarren zailtasunik handienetako bat. Hainbat kausa daude, behin eta berriz gurpil zoro horretan erorarazten dituztenak (berriz ere espetxera eramaten dituztenak): etxebizitzarik ez izatea; prestakuntza-maila eskasa; gaitasun sozialik ez, lana bilatzeko; familia-babesik ez izatea; baliabideak ez ezagutzea; etab. Horri guztiari eransten badizkiogu droga-mendekotasuna, atzerritar izatea, buruko gaitzak izatea, etab., are zailago egiten da pertsona hori gizartean txertatzea.

Gizarteak baztertutakoetako askok ez dut non bizi, eta horrek ikaragarri zailtzen die beste helburu batzuk betetzea: lana bilatzea, beren harreman afektiboak normaltzea eta, horrekin guztiarekin, nork bere autonomia izatea. Bazterketa eragin dezaketen elementu-multzo horietako bat baino ez da etxebizitza: berau izateak ez du esan nahi bazterketatik libre zaudenik. Baina ez izateak ezinbestean zaramatza bazterketan erortzeko arrisku oso handi batera. Etxebizitzaren inguruan oinarritzen dugu gure bizitza eta geure erreferentzia sozialak: etxebizitza eta nork bere oinarrizko beharrak asebeteta edukitzea ezinbesteko baldintza da, bizi-kalitatea hobetuko duen prozesu batik ekiteko.

Gizartean Txertatzeko Pisuaren xede nagusia

Gizartean Txertatzeko Pisuaren xede nagusia da oinarrizko trebetasunak, bizitza-aukerak eta oinarrizko beharrak gauzatu, ahalbidetu eta bermatu; hala nola: osasuna, lana, etxebizitza, kulturarako sarbidea izatea, edo giro osasungarri baterako aukera izatea. Hain zuzen ere, horiek guztiek osatzen dituzte ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideak; laburbilduta: eskubide sozialak.

Ingurunean ditugun gizarte-baldintzak aintzat hartzeaz gain, zerbitzu honen bidez espetxe-sistemak dituen zailtasunetara egokitzen gara, presoak baitira zerbitzu honen erabiltzaile izan daitezkeenak.

Nola jokatzen dugu?

Bigarren graduan dagoen preso batekin harremanetan jartzen garenetik pertsona horri baldintzapeko askatasuna ematen dioten arte, urrats asko pasa behar dira: espetxe-baimenak ematea, aldeko baimenak izatea, hirugarren gradua ematea eta, azkenik, baldintzapeko askatasuna ematea. Urrats horiek guztiak, Tratamendu Batzordeari eskatu egin behar zaizkio eta beronek onartu, eta Espetxe Zaintzako Epaitegiak berretsi.

Garrantzitsua da gogoraraztea behar-beharrezkoa dela kanpoan harrera egingo dion norbait izatea, espetxetik ateratzea ahalbidetuko duen edozein kartzela-onuraz gozatzeko: senideren bat, lagunen bat, edo presoaz arduratzeko konpromisoa hartuko duen edozein pertsona, presoa baimenarekin kalean den bitartean, edo hirugarren graduarekin, etab. Bazterketa-egoeran dauden pertsonen ezaugarrietako bat da ez dutela gizarte-babeserako sarerik; beraz, espetxe-baimenak eskatzeko beren aukera ezerezean geratu ohi da.

Arrats elkartearen Gizartean Txertatzeko Pisua egokitu egiten da espetxe-sistemak dituen berezitasun guztietara: espetxeraturik dauden pertsonek balia ditzaketen onurez gozatzeko, dagozkien epeak eta moduak ezagutzen ditugu; batez ere, kanpo-harrera ematen diegu, halakorik ez dutenei.

 

%d bloggers like this: