GIPUZKOA, BIZKAIA ETA ARABA. OSASUN MENTALA.

Zer da Buru Osasuna?

AGIFES, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen arabera:

Emozionalki, kognitiboki eta jokabide aldetik orekatua egotea; horrela, familian, gizartean eta lanean modu arduratsuan jardun eta ongizate eta bizi-kalitate egoki batez gozatu ahal izateko.

Gerta daiteke Buru Osasunaren ikuspegi horri gure esperientziatik urrun ikustea, batez ere, sufritzen ari garenean. Hori dela eta, Agifesen definizio berri bat sortzera animatu gara. Ez da aurrekoa bezain formala, baina guztioentzat erabilgarria delakoan gaude.

 

ELKARTE ETA ENTITATEAK


Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senide Elkarteen Euskal Federazioa

FEDEAFESek buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen euskal entitateak biltzen ditu, eta hainbat helburu ditu: ikerketa, harremana, ikaskuntza eta berrikuntza sortzea buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea xede duten ekimenetan; bizi-kalitatearen ereduaren politikak eta esperientziak bultzatzea eta hedatzea; nahaste psikikoa duten pertsonen eta senideen duintasuna eta eskubideak babestea eta aldarrikatzea; gizartea sentsibilizatzea, foro eta sareetan parte hartzea, eta gaixotasuna daukaten pertsonen eta senideen mesederako politika publikoak eskatzea

Federazioaren oinarri dira Bizi Kalitatearen eredua, autonomiaren sustapena eta pertsonaren potentzialtasunaren garapena.


Senideen eta Gaixotasun Mentalaren Bizkaiko Elkartea

Asociacion vizcaina enfermos mentalesAVIFESen egitekoa da laguntza pertsonalizatuak ematea bizi guztian zehar gaixotasun mentala duten bizkaitarrei eta haien senideei, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta gizarteratzea lortu dezaten, eta, horrela, haien eskubide osoko herritar-egoera bermatu dadin.
Helbidea: Santutxu, 40 Behea• 48004 BILBAO
Telefono: 94 445 62 56 •  94 432 91 20
e-mail: info@avifes.org


 Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartea

Nerbioi Garaian lan egiten dute; hau da, Laudion, Amurrion, Okendon, Aiaran, Artziniegan, Orozkon, Urduñan, Arakaldon eta Arrankudiagan.

Asociación Ayalesa enfermedad mentalASASAM: Buru gaixotasuna duten pertsonek, horien senideek, buru osasunaren arloko profesionalek, boluntarioek eta bazkide talde batek osatzen dugu ASASAM elkartea. Eritasun mentala duten pertsonek, bai banako eta bai kolektibo bezala, garatzeko aukerak izan ditzaten esparru osasungarria eraikitzeko ilusioa daukagu.

Helbidea: Tres Cruces, 5 Behea – 01400 Laudio  / Telefono: 94 403 46 90 – 94 672 64 46 / e-mail: info@asasam.org


 

Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea 

Asociación guipuzcoana de familiares y enfermos mentalesGipuzkoako gizartearen Buru Osasun hobetzeko aktiboki lan egiten dugu, eta buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen bizi-kalitatea hobetzea da gure xede nagusia. Zentzu horretan, psikopatologiaren larriren bat duten pertsonen autonomia eta garapen pertsonala indartzeko buru-belarri ari gara lanean, bizitza normalizatua eraman dezaten laguntzeko. Senide eta zaintzaileei ere babesa ematen diegu. Era berean, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak burutzen ditugu, buruko gaixotasunen inguruko ezagutza soziala zabaltzeko eta gure kolektiboari eragiten dioten aurreiritziak gainditzeko. 

Helbidea:  Morlans Pasabidea 3 Behea 20009 Donostia / Tel.: 943 47 43 37 Fax: 943 47 43 38 / e-mail: agifes@agifes.org


Buru Gaixotasuna duten Pertsona eta Senideen Arabako Elkartea

Asociación alavesa enfermedad mentalASAFESen MISIOA Buru Gaixotasuna duten pertsonen BIZI-PROIEKTU OSO ETA BANAKAKOA bideragarri egitea da, etorkizun, gizarteratze eta normalizaziora bideratuta, hala nola euren bizi-kalitatearen hobekuntzara; pertsona hauen gaitasunak ahalik eta gehien sustatuta eta azpimarratuta.

IKUSPEGIA Buru Gaixotasuna duten pertsonen eta senideen senideen bizi-proiektu oso eta banakakoa lortzea da.

Helbidea: Amadís Kalea 2 ( Blas de Oterotik) 01010 Gasteiz / Telefono: 945 28 86 48 / email: asafes@asafes.org


Fundación Tutelar Beroa, Álava

Familiak pertsona bat buruko gaixotasunarekin ezin duenean hartu, Beroa tutoretzako fundazioa sartzen du jokoan., Beroa-k bizi-kalitatea bermatzen du gobernatzeko gai ez diren buruko gaixotasunarekiko pertsonak, epaile baten irizpidearen arabera.

 

EUSKADIKO OSASUN MENTALEKO SAREA

Osakidetzako Zerbitzu Erakunde bat da, xedetzat ikuspegi komunitario batetik erregimen anbulatorioko asistentzia psikiatrikoa ematea duena, betiere frogatutako eraginkortasun-prozeduretan oinarritutako irisgarritasun-, efizientzia- eta kalitate-printzipioei helduz.
Gure egiteko nagusia da pazienteen patologia psikiatrikotik sortutako beharrizanak asetzea (diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa).

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera,  8.00etatik  15.00etar programatutako hitzorduetarakoeta 8.00etatik a 14.30etara ez programatutakoak.

GIPUZKOA

Aurretiko Zita.

Aurkitu gertuen duzun zentroa.

Telefono,korreo elektronikoa, ...

Zerbitzuen eskaintza eta Programak.

bilatzeko azpiko botoiak 
erabili ezazu

HAURREN ETA GAZTEEN PSIKIATRIAREN TALDEA DONOSTIALDEA

ARABA

Aurretiko Zita.

Aurkitu gertuen duzun zentroa.

Telefono,korreo elektronikoa, ...

Zerbitzuen eskaintza eta Programak.

bilatzeko azpiko botoiak 
erabili ezazu
%d bloggers like this: