Servicio Ateak

Ateak zerbitzua

Ateak zerbitzua: Sinesten dugu birgizartera daitezkeela beren bizitzan uneren baten delitura jo duten pertsonak. Gainera, jakitun gara espetxeratzeak sekulako kalteak eragiten dizkiola berau jasaten dutenei eta euren familia-inguruneari, espetxe-administrazioaren eta ingurune horretan lan egiten dugun elkarteen esfortzuez gaindi. Horrenbestez, kartzelaz bestelako sistema garatzearen alde egiten dugu, bai eta zigorra betetzeko bestelako moduen alde ere, zigortutako pertsona gizarteratzeko bateragarriagoak izango direnak. Zinez uste dugu horrelako neurriak bultzatzea dela modurik onena delitua egin dadin saihesteko, edo delitugileek berriz ere egin dezaten ekiditeko.

Gure lana

Hurbiltasunez edo egiatan bera lagunduta egiten dugu gure lana, bazterketan edo hala egoteko arriskuan dauden pertsonekin, nahiz espetxeraturik edo espetxeratuak izateko arriskuan daudenekin. Uste dugu horixe dela gure baliorik sendoenetako bat: pertsonek euren burua senti dezatela artatuak direla, entzun egiten zaiela, orientazioa ematen zaiela eta lagunduta daudela.

Laguntza prozesua

Laguntza prozesuak dakar zaurgarritasun handieneko egoeran dauden pertsonei bideratutako zerbitzuak indartzea: orientazio, prestakuntza eta bitartekaritza soziala, judiziala, laborala, etab. Horrela, esku-hartze osoagoa egin ahal izango dugu eta nork bere autonomia garatuko du, bere gaitasunak eta barne-baliabideak erabilita.

Arlo guztietan bazterketa-egoeran dagoen pertsona bati laguntzen badiogu (gizarte-arloan, pertsonalean, osasun-arloan, lan- edo prestakuntza-arloan, etxebizitza-arloan, lege-arloan…), eta bide horretan pertsona horrek nabaritzen badu berari laguntzen ari zaizkionak egiatan kezkatzen direla bere bizitzaz oro har eta ez bakarrik bere bizitzako arlo jakin batez, eragin kohesionatuagoa eta osoagoa lortuko dugu pertsona horren bizitzan.

Bada zirkulu bat erabateko errealitatea dena gure erabiltzaileen bizitzan: gizarte-bazterketa, kalea, delitua eta espetxe- edo psikiatriko-zigorra. Oso zaila da hausten edo arintzen errealitate hori. Arrats elkartean uste dugu prebentziozko esku-hartze batek lagun dezakeela errealitate hori hausten edo arintzen.

Errealitate gordin horren aurrean, Arrats elkartearen ATEAK zerbitzua aurkezten dugu, zeinaren bitartez Gipuzkoako bazterketa-egoera gutxi batzuk baino ezin izango ditugu konpondu, bistan denez. Baina gaur egungo eta etorkizuneko kalte batzuk konponduko ditugu.

Zerbitzu honen bidez eskaintzen ditugun ekintzek jokamolde bikoitza dute; izan ere, norberaren ezaugarriei egokitutako prozesu baten bitartez gauzatuko da zerbitzuaren esku-hartzea, baina ikuspegi komunitarioa eta zabala galdu gabe.

Aipatu beharra dugu programa honek arindu egingo dituela kolektibo baztertuenei eta zaurgarrienei egin dakizkiekeen kalteak; horretarako, garrantzi handia emango diegu gizarteratze-prozesuei.

ATEAK zerbitzuaren bidez hasiko gara etorkizuneko esku-hartzeak gauzatzen, baita aurreikusten ere prozesuan sor litezkeen adarkatzeak eta baliabide jakinetara bideratzea. Zerbitzu hauek eskaintzen dizkiegun pertsonek babes eta laguntza handia behar izaten dute euren bizitzako ibilbide berri hauen hastapenetan, une hauek izango baitira prozesua ezaugarrituko dutenak.

Acompañamiento Ateak

Ateak zerbitzuaren komunitate-ikuspegia

Nork bere modua izango du, norberaren ezaugarrietara egokitutako esku-hartzea izango baita, baina sekula ere komunitate-ikuspegi irekia galdu gabe.