Berdintasunaren eta sexuagatiko bereizkeria

ezaren printzipioa defendatzea sektore pribatuan

Emakunderen logotipoaEmakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio sexuagatiko bereizkeria-egoeretan herritarrak defendatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen tratu-berdintasunaren printzipioa bete dadin sustatzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko Legea aldatzeko 3/2012 LEGEAk, otsailaren 16koak agintzen duenaren arabera.

Diskriminazioaren kontrako defentsarako Emakunderen funtzioak

  1. Ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskatuta, sektore pribatuan sexuagatik zuzeneko edo zeharkako bereizkeria gertatu dela uste bada, halako bereizkeria-egoerak argitzeko.
  2. Negoziazio-bideak eta gomendioak ematea pertsona fisiko nahiz juridikoei, sektore pribatuan gertatzen diren sexuagatiko bereizkeria-egoerak edo -ekintzak zuzentzeko, eta emandako gomendioen jarraipena egitea, betetzen diren ikusteko.
  3. Herritarrei aholku ematea, sektore pribatuan sexuagatiko bereizkeria-egoerak gertatzen direnean.
  4. Jazarpen sexistaren kasuak errazago konpontzeko bitarteko izatea.
  5. Egiten dituen jardueren eta ikerketen berri ematea, eta lege honetan xedatutakoari jarraikiz, txostenak eta irizpenak egitea.
  6. Lan-administrazioko agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bereizkeriaren aurkako lan-arauak betetzen diren begiratzeko.

Noiz erabili zerbitzu hau ?

Arlo pribatuan sexu-arrazoiengatiko ustezko edozein diskriminazio-egoera dela-eta jo dezakezu Emakundeko zerbitzu honetara, aholkularitza eskatzeko, kexa bat adierazteko edota egoera jakin bat jakinarazteko, esate baterako:

bereizkeria ezaren printzipioaLan-deialdi bat, baldin eta gizonezkoa izateko baldintza ezartzen bada.

Haurduntza adierazi ondoren kontratua amaitzen badiote emakume bati.

Emakumerik ez kontratatzeko arrazoi gisa emakumeentzako aldagelarik ez dutela argudiatzen badute.

Hautaketa profesionaleko elkarrizketetan bizitza pribatuari edo familia-bizitzari buruzko galderak egiten badituzte.

Elkarte batean norbait onartzen ez badute emakume izate hutsagatik.

Emakumeen aurkako irainik edo iruzkin laidogarririk egiten bada.

Lanean hobekuntzak izateko sexu-harremanak izatea iradokitzen, proposatzen edo inposatzen bada.

Nola egin Eskaera

Emakunde egoitzetan:

BILBAO: C/ Gran Vía, 85

DONOSTIA: C/ San Bartolomé, 28.

AURREKO ZITA DERRIGORREZKOA DA: 945 016 550.

NEGUAN:  Urriaren 1etk Maiatzaren 31rako |Astelehenetik Ostegunera: 9:00-13:00 eta 15:00-16:30 | Ostiralean: 9:00-14:00

UDAN: Irailaren 30tik Ekainaren 2rako |Astelehenetik Ostegunera: 9:00 a 14:00

Telematikoki :

e-mail: emakunde.defensoria@euskadi.eus 

Korreoz: EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundea. Manuel Iradier, 36. 01005 GASTEIZ

Telefono: 945 016 550

Faxez : 945 016 551