Servicio Público de Empleo

¿ZER DA?

Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) kudeatu eta ordaintzen du, eta enplegu bat norberak nahi izan gabe galdutakoan jasotzen da. Zenbatekoa lan egindako aldietan zehar egindako kotizazioen arabera kalkulatzen da.

Gizarte Segurantzako kotizazio hauek barne hartzen dira: erretiroa, aldi baterako ezintasuna, baliaezintasuna, heriotza eta biziraupena, osasun-laguntza, amatasuna, aitatasuna eta minbizia edo bestelako gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea.

BALDINTZAK

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea eta alta edo altarekin parekatutako egoeran egotea, langabeziagatiko gertakizuna biltzen duen erregimen batean.
  • Legezko langabezia-egoeran egotea, eta gogoa egiaztatzea enplegua modu aktiboan bilatzeko eta lan egokia onartzeko. Horretarako, jarduera-konpromisoa sinatu.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta hala mantentzea prestazioa jasotzen den epe osoan zehar.
  • Legezko langabezia-egoeraren aurreko 6 urteetan, gutxienez 360 egun lan eginda eta langabeziarako kotizatuta izatea.
    Erretiroa hartzeko adin arrunta beteta ez izatea.
  • Bere konturako jarduerarik edo besteren konturako lanaldi osoko lanik ez egitea, enplegua sustatzeko programa batek ezarritako bateragarritasuna ez bada salbu.
  • Lanarekin bateragarria ez den Gizarte Segurantzaren pentsio bat ez kobratzea.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Urtebete baino denbora gutxiagoz lan egin baduzu, langabeziagatiko sorospen bat jaso dezakezu, baina kontuan izan behar da haren iraupena kotizatutako hilabete-kopuruaren araberakoa izango dela, eta familia-erantzukizunen bat duzun ala ez ere izango da kontuan.

  • Langabezian eta legezko langabezia-egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, prestazioa jasotzen den aldi osoan zehar izena emanda egotea eta jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Langabezia-gertakizuna biltzen duen Gizarte Segurantzako erregimen batean gutxienez 3 hilabete kotizatuta izana familia-erantzukizunak badituzu, edo 6 hilabete halakorik ez baduzu, eta ordaindutakoaren araberako prestazio baterako eskubidea izateko 360 eguneko gutxieneko kotizazio-epea bete ez izana.
  • Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionalaz kanpo (aurtengo urterako datuak). Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; baita horren luzapenak edo berriz hasteak eskatzen diren unean eta sorospena jasotzen den epean zehar ere.

Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean edo, hala dagokionean, familia-erantzukizunak izatearena, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatean hasita) baldintzok betetzen dituzula egiaztatzen baduzu. Sorospena jaso ahal izango duzu hura eskatu eta hurrengo egunetik aurrera, horren iraupena murriztu gabe.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Espetxetik atera bazara, ezagutu zeintzuk diren espetxetik ateratako pertsonentzako sorospenak lortzeko baldintzak eta informazio guztia.

  • Langabea izatea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea espetxetik irten eta hilabeteko epean, hilabete batez inskribatuta egotea, jarduera-konpromisoa sinatzea eta sorospenak dirauen epe osoan izena emanda egotea.
  • Lanpostu-eskaintza egokirik ukatu ez izana, eta lanbide-sustapenerako, lanbide-heziketarako edo lanbide-birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu ez izana, bidezko arrazoirik ez bada, enplegu-eskatzaile gisa izena eman zenetik.
  • Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubiderik ez izatea.
  • Espetxetik askatuta egotea; betiere, askatasun-gabetzea sei hilabete baino gehiagokoa izan bada.
  • Sorospen honen onuradun izan daitezke ere honako hauek:
    • Delitu bat egin izanagatik barneratze-zentro batean sei hilabete edo luzeagoz askatasunik gabe dauden adingabeak, eta kaleratzean 16 urte baino gehiago dituztenak.
    • Droga-menpekotasuna gainditzeko sei hilabete baino gehiagoz tratamendu bat egin ostean askatasun-gabetzearen aldia amaitu dutenak.
  • Langileak 55 urte baino gehiagoko langileentzako langabeziagatiko sorospena jasotzeko eskubidea badu, hori jasoko du.
  • Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionalaz kanpo (Aurtengo urterako zenbatekoak). Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; baita horren luzapenak edo berriz hasteak eskatzen diren unean eta sorospena jasotzen den epean zehar ere.

Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatean hasita) baldintza hori betetzen duzula egiaztatzen baduzu.

Gertaera sortzailearen data zein den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hilabeteko itxarote epea betetzen den eguna, seihilekoko eskubidea agortzen den eguna edo eteteko arrazoia desagertzen den eguna.

Iraupena:

Sei hilabete, iraupen berbereko beste bi epez luza daitezkeenak gehienez 18 hilabete arte.

 

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

55 urte edo gehiago izaki, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena agortu baduzu, jakin zeintzuk diren bete behar dituzun baldintzak eta zer informazio behar duzun 55 urtetik gorakoentzako langabeziagatiko sorospena eskatzeko.

Baldintzak

    • Langabea izatea.
    • 55 urte edo gehiago beteta izatea langabezia-prestazioa edo langabeziagatiko sorospena agortzen zaion egunean, edo adin hori beteta izatea sorospen hauek jasotzeko baldintzak bete behar diren unean, edo horiek jasotzen dituzun bitartean betetzea: ordaindutakoaren araberako prestazioa agortzeagatiko sorospena, itzulitako emigratzailea izateagatiko sorospena, baliaezintasun baten hobekuntzaren ondoriozko ikuskapenagatik jaso daitekeen sorospena, espetxetik ateratzeagatiko sorospena edo ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko behar adina kotizatu ez izanagatik jaso daitekeen sorospena.
    • Prestazioa agortu eta hilabete bateko epean zehar, hots, jaso den prestazioa amaitu den datan (prestazioa kobratu den azken aldia baino lehen izango da beti) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu zenetik lanpostu-eskaintza egokirik ukatu izan gabe, eta lanbide-sustapenerako, lanbide-heziketarako edo lanbide-birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu izan gabe, arrazoizko zergatiak direnean izan ezik. Izen-emateak sorospena jasotzen den aldi osoan zehar jarraitu beharko du.
    • Jarduera-konpromisoa sinatzea.
    • Zure lan-bizitzan zehar gutxienez 6 urtez langabeziagatik kotizatu izana.
    • Espainiako Gizarte Segurantzaren Sisteman edozein motatako erretiro-pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzea, adina salbu.
    • Honako egoera hauetako batean egotea:
      • Sorospena jasotzen egotea edo hori jasotzeko eskubidea izatea.
      • Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioa edo sorospena agortu izana.
      • Itzulitako emigratzailea izatea (gutxienez 12 hilabetez atzerrian lan egin izana, Europar Batasunekoa edo Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde batean, Espainiatik irten zinenetik) eta ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez izatea.
      • Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubiderik gabe espetxetik ateratakoa izatea, askatasun-gabetzea 6 hilabete baino gehiagokoa izan denean.
      • Ohiko lanbiderako baliaezintasun handiko, absolutuko edo osoko egoera baten hobekuntzagatik berrikuspen espedientearen ondorioz erabateko gai edo baliaezin partzialtzat aitortzea.
      • Legezko langabezia egoeran egotea, langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestaziorako eskubiderik ez izatea gutxieneko kotizazio epea ez betetzeagatik (12 hilabete), gutxienez 3 hilabete kotizatu badituzu.
    • Lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionalaz kanpo. (Aurtengo urterako zenbatekoak). Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

    Sorospen hau jasotzeko, beste herrialdeetan egindako kotizazioak ere hartuko dira kontuan, soilik Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo langabezia babesteko kotizatutako aldiak batzeko hitzarmena duten herrialdeetan gauzatu badira; aldi horiek hitzarmenak indarrean sartu ondorengoak zein aurrekoak badira ere.

    Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; baita horren berriz hasteak eskatzen diren unean, errenten urteko aitorpena aurkezten denean eta sorospena jasotzen den epe osoan zehar ere.

    Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean edo, hala dagokionean, familia-erantzukizunak izatearena, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatzen hasita) baldintzok betetzen dituzula egiaztatzen baduzu.

    Gertaera sortzailearen data zein den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hilabeteko itxarote epea betetzen den eguna, legezko langabezia egoera gertatzen den eguna edo eteteko arrazoia desagertzen den eguna.

    Nahiz eta errentarik ez izan, ezkontidea edo 26 urte baino gutxiagoko seme-alabak badituzu, edo adin horretatik gorako desgaituak edo harreran hartutako adingabeak, errenta-gabeziaren baldintza betetzat hartuko da soilik hala eratutako familia-unitateko kide guztien errentak, eskatzailea barne, familia-unitatea osatzen duten kide-kopuruarekin zatitzerakoan Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %75 gainditzen ez duenean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kontuan hartu gabe.

    Sorospen hau ez da jarraitutasunik gabeko langile finkoengan aplikatuko baldintza hori betetzen duten bitartean.

 

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Ordaindutakoaren araberako prestazioa amaitu duten, familia-erantzukizunik ez duten eta 45 urte edo gehiago dituzten langileei zuzendutako sorospena.

BALDINTZAK:

  • Langabea izatea.
  • Prestazioa agortu eta hilabete bateko epean zehar, hots, jaso den prestazioa amaitu den datan (prestazioa kobratu den azken aldia baino lehen izango da beti) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu zenetik lanpostu-eskaintza egokirik ukatu izan gabe, eta lanbide-sustapenerako, lanbide-heziketarako edo lanbide-birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu izan gabe, arrazoizko zergatiak direnean izan ezik. Izen-emateak sorospena jasotzen den aldi osoan zehar jarraitu beharko du.
  • Jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa agortua izatea.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazioa agortzen den datan 45 urte beteta izatea.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionalaz kanpo.
  • Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; berriz hasteak eskatzen diren unean eta sorospena jasotzen den epean zehar ere.

Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatean hasita) baldintza hori betetzen duzula egiaztatzen baduzu.

Gertaera sortzailearen data zein den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hilabeteko itxarote epea betetzen den eguna edo eteteko arrazoia desagertzen den eguna.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Langabeziagatiko sorospenak, 55 urte baino gehiago izaki, itzulitako emigratzaile langabeek babestea bermatzen du.

Baldintzak:

  • Langabezian egotea, enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, hilabete batez izena emanda jarraitzea eta Jarduera Konpromisoa sinatzea.  Izen-emateak sorospenak irauten duen aldi osoan zehar jarraitu beharko du.   
  • Espainiatik irten aurreko sei urteetan metatutako kotizazioengatik eskubiderik ez izatea langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko.
  • Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta Australia edo Suitza ez diren herrialde batetik itzulitako langile emigratzailea izatea.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren Sisteman erretiroagatik ordaindutakoaren araberako edozein motako pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzea, adina salbu.
  • Zure lan-bizitzan zehar gutxienez 6 urtez langabeziagatik kotizatu izana.
  • Espainiatik azkenez irten zinenetik azken 6 urteetan gutxienez 12 hilabetez lan egin izana, Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta Australia edo Suitza ez diren herrialdeetan.
  • Beren jatorria edozein dela ere, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, bi aparteko ordainen zati proportzionala kenduta.   Nahiz eta errentarik ez izan, ezkontidea edo 26 urte baino gutxiagoko seme-alabak badituzu, edo adineko desgaituak edo hartutako adingabeak, errenta-gabeziaren baldintza betetzat hartuko da soilik familia-unitateko kide guztien errentak, era horretan eratuta, eskatzailea barne, osatzen duten kide-kopuruarekin zatitzerakoan LGSaren %75 gainditzen ez duenean, bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan hartu gabe. Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.
  • 55 urte beteta izatea itzulitako emigratzailearen sorospena eskatzen den unean edo hura jaso bitartean betetzea.
  • Sorospen hau jasotzeko, beste herrialdeetan egindako kotizazioak ere hartuko dira kontuan, soilik Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo langabezia babesteko kotizatutako aldiak batzeko hitzarmena duten herrialdeetan gauzatu badira; aldi horiek hitzarmenak indarrean sartu ondorengoak zein aurrekoak badira ere.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Langileak bere borondatearen kontra enplegua galtzen duenean, behin betiko nahiz aldi baterako, jasotzen du langabeziagatiko prestazioa, edota egun bakoitzeko lanaldia murrizten zaionean, dagokion prozeduran baldintza berriak adostuta.

Iraizpen kolektiboen kasuan egingo liratekeen Gizarte Segurantzako kotizazio hauek barne hartzen dira: erretiroa, aldi baterako ezintasuna, ezintasun iraunkorra, heriotza eta biziraupena, osasun-laguntza, amatasuna, aitatasuna eta minbizia edo bestelako gaixotasun larria duten adingabeak zaintzea; halaber, lanaldia gabetzen edo murrizten den kasuetan, Gizarte Segurantzako kotizazioa gertakizun guztiengatik egingo da.

EEE edo aldi baterako EEE batek eragiten dizula langabeziagatiko babesa eskatu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Legezko langabezia-egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, izena emanda egotea prestazioa jasotzen den aldi osoan zehar eta jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazioa jasotzeko, gutxienez 360 egun lan eginda eta langabeziarako kotizatuta izatea legezko langabezia-egoeraren aurreko sei urteetan, eta epe hori aurretiaz prestazioa jasotzeko erabili ez izana. Zure kotizazio-epea hori baino laburragoa bada, langabeziagatiko sorospena jaso ahal izango duzu baldin eta, gainerako baldintzak betetzeaz gain, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino gehiagoko errentak ez badituzu, aparteko bi ordainsariren zati proportzionala kenduta.
  • Erretiroa hartzeko adin arrunta beteta ez izana, zure kontratua gabetu bada edo lanaldia murriztu bada izan ezik.
  • Bere konturako jarduerarik edo besteren konturako lanaldi osoko lanik ez egitea, enplegua sustatzeko programa batek ezarritako bateragarritasuna ez bada salbu.
  • Lanarekin bateragarria ez den Gizarte Segurantzaren pentsio bat ez kobratzea.
  • Kontratu-etetearen kasuan, dagokion prozesua errespetatu behar da hori adosteko, aldi baterako izan behar da eta erabaki hori hartzeko arrazoiak ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzazkoak, ekoizpenekoak edo ezinbestekoak izan behar dira.

Lanaldia murrizten den kasuetan, murrizketa hori ohiko lanaldiaren ehuneko 10etik 70era bitartekoa izan behar da, eta aldi baterako bakarrik. Soldata proportzio berean murriztuko da, dagokion prozesua errespetatu behar da hori adosteko eta erabakia hartzeko arrazoiak ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzazkoak edo ekoizpenekoak izan behar dira.

 

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu baduzu eta familia-erantzukizunak badituzu, familia-erantzukizunen langabeziagatiko sorospen bat lor dezakezu ordaindutakoaren araberako prestazioa agortzeagatik.

Sorospen hori eskatzeko, baldintza hauek bete behar dituzu:

  • Langabea izatea.
  • Prestazioa agortu eta hilabete bateko epean zehar, hots, jaso den prestazioa amaitu den datan (prestazioa kobratu den azken aldia baino lehen izango da beti) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu zenetik lanpostu-eskaintza egokirik ukatu izan gabe, eta lanbide-sustapenerako, lanbide-heziketarako edo lanbide-birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu izan gabe, arrazoizko zergatiak direnean izan ezik. Izen-emateak sorospena jasotzen den aldi osoan zehar jarraitu beharko du.
  • Jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa agortua izatea.
  • Familia-erantzukizunak izatea.
  • Aparteko bi ordainsarien zati proportzionalez kanpo, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, horien jatorria edozein izanda ere. Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; baita horren luzapenak edo berriz hasteak eskatzen diren unean eta sorospena jasotzen den epean zehar ere.

Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean edo, hala dagokionean, familia-erantzukizunak izatearena, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatean hasita) baldintzok betetzen dituzula egiaztatzen baduzu.

Gertaera sortzailearen data zein den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hilabeteko itxarote epea betetzen den eguna, seihilekoko eskubidea agortzen den eguna edo eteteko arrazoia desagertzen den eguna.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Langabeziagatiko prestazioa jasoko da enplegua nahi gabe galtzen denean. Zenbatekoa lan egindako aldietan zehar egindako kotizazioen arabera kalkulatzen da. Gizarte Segurantzaren kotizazio hauek ere jasotzen ditu babesak: erretiroa, aldi baterako ezintasuna, baliaezintasuna, heriotza eta biziraupena, familiaren babesa eta osasun-laguntza.

Baldintzak:

  • Legezko langabezia-egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena ematea, prestazioa jasotzen den bitartean izena emanda jarraitzea eta enplegua aktiboki bilatzeko jarrera ziurtatzea, baita lanpostu egokia onartzeko eta Jarduera-konpromisoa sinatzeko ere.
  • Emigratu aurreko sei urteetan Espainian gutxienez 360 egun kotizatuta izatea, baldin eta horiek aurreko eskubide baterako zenbatu ez badira.

Europako Esparru Ekonomikoko beste estaturen batean edo Suitzan langabeziagatiko prestaziorik ez jasotzea.

Kasu bakoitzean Espainian erretiro-pentsioa jasotzeko eskatzen den ohiko adina beteta ez izatea, kasu honetan izan ezik: langileak hori jasotzeko eskubiderik ez izatea eskatutako kotizazio-aldia ez egiaztatzeagatik.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)

Zer da Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) ?

Hilero ordaintzen den diru-laguntza bat da, baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei eta familiei oinarrizko beharrak estaltzen eta lan-esparruan txertatzen laguntzeko.

Oinarrizko beharrak estaltzeko baliabide ekonomikorik ez duten edo baliabide ekonomiko nahikoa ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonentzat da. Lanik ez duten pertsonak, baliabide gutxi dituzten langileak, pentsiodunak, bestelako pentsio batzuen onuradunak, bizileku-baimenik ez duten atzerritarrak eta abar izan daitezke.

Baldintzak

  • Bizikidetza-unitate bat osatzea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. Zenbait kasutan, urtebete ez daramaten pertsonak onartzen dira, baldin eta honako egoera hauetako batean badaude:
    • Adin txikiak beren kontura dituzten pertsonak.
    • Ezkontzagatik edo antzeko beste erlazio iraunkor batengatik.
    • Bereizteagatik, dibortziatzeagatik edo beste antzeko egoera batengatik.
    • Heriotzagatik edo egoitza batean edo zigor-zentro baten sartzeagatik.
    • Etxeko tratu txarren biktimak.
    • Zahartzaro-pentsioen, elbarritasun-pentsioen edo alarguntasun-pentsioen onuradunak.
  • Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egon izana, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute.
  • Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea.
  • Baliabide nahikoa ez edukitzea:
    • Hileko diru-sarrerak kasua-kasuan bere bizikidetza-unitateko kideen arabera dagokion DBEren hileko zenbatekoaren azpitik egotea.
    • Ohiko bizilekua den etxeaz gain (etxea, garajea eta trastelekua) edo lan-jarduera garatzeko erabiltzen den higiezinaz gain, beste jabetzarik ez edukitzea (salbuespenak salbuespen).
    • DBE kobratzeko ezarritako balioa gainditzen ez duten diru, titulu, balio edo bestelako jabetzarik ez edukitzea.
  • 23 urte baino gehiago edukitzea (salbuespenak salbuespen).
  • Ez dago gizarte-egoitza, osasun-egoitza edo egoitza soziosanitario publiko edo itundu batean sartuta.
  • Ez dago kartzelan.
  • Lanean ari bada,lanaldi-murrizketarik ez edukitzea, nork bere borondatez hartua ez denean izan ezik.
  • Titularrari edo bizikidetza-unitateko kideei dagozkien prestazio ekonomiko guztiak (pentsioak, langabezia, subsidioa, elikagaien pentsioa, eta abar) aldez aurretik eskatu izana.
  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta Gizarteratzeko Akordio bat edo Aurreakordio bat sinatuta edukitzea.

 GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Etxebizitzarako prestazio osagarria - EPO

EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.

Eskatzaileak

Pertsona fisikoak

Betekizunak eta merezimenduak
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izatea, bi modalitateetako edozeinetan.

Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena emanda egotea edo izena emateko eskaera egina izatea.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta
Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta

Enplegua daukan pertsona batek BDE-a eskatzeko aukera dauka, soladata beti ere BDE-a eskeintzen duen hilabeteko kopurua baino baxuagoa bada, horrela BDEak eskeintzen duen diru sarrerara iristeko falta dena eskeiniz. BDEa bezala eskubide bat da, eta baldintzak oso antzekoak dira. Lanetik eratorritako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitate jakin batzuei zuzendua, hain zuzen ere, legokiekeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora iristen ez diren hileko baliabide zenbagarriak dituzten bizikidetza-unitateei zuzendua, beren baliabide-maila osatzeko.

CONOCER MÁS DETALLES

Pentsio kontributiboak
  • Iraupen mugagabea duten prestazio ekonomikoak dira, nahiz eta beti horrelakoak ez izan. Prestazio horiek jasotzeko, oro har, harreman juridikoa izan behar da Gizarte Segurantzarekin (gutxieneko kotizazio epea frogatu behar da zenbait kasutan), baldin eta exijitutako gainontzeko baldintzak betetzen badira.
  • Zenbatekoa zehazten da langileak eta enpresaburuak eginiko ekarpenen arabera, besteren konturako langileak badira, dena delako pentsioaren oinarri arautzailearen ondorioetarako kontuan hartutako aldian.
  • Gizarte Segurantzako Araubide Orokorraren eta Araubide Berezien ekintza babeslearen barruan, kasu eta modalitae bakoitzean egon daitezkeen salbuespenak salbuespen, dagokion araubide bereziaren barruan honako pentsioak adierazten dira:
    Erretiroagatik:
    erretiro arrunta, erretiro aurreratua mutualista izateagatik, erretiro aurreratua mutualista izan gabe, erretiro aurreratua lanari nahi izan gabe uzteagatik, erretiro aurreratua langileak hala eskatuta, erretiro aurreratua jarduera nekezak, toxikoak eta osasungaitzak egiteagatik gutxieneko adina murrizteagatik, desgaitasundun langileen erretiro aurreratua, erretiro partziala, erretiro malgua eta erretiro berezia 64 urterekin.Ezintasun iraunkorragatik: erabatekoa, absolutua eta baliaezintasun handia.
    Heriotzagatik:
    alarguntza, zurztasuna eta familien aldekoa.
    Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren (SOVI) ekintza babeslearen barruan daude pentsio hauek:
    Zahartzaroa.
    Baliaezintasuna.
    Alarguntza.

    CONOCER MÁS DETALLES

Gehigarri Pentsioak
Eskubide bat da. Laguntza 12 hilabetetan bermatuko da. Ondorengo zenbatekoak gainditzen ez dituzten pertsonek eta familiek eska dezakete (2016ko Datuak):

14 ordainketaren kalkuloa:

  • Pertsona bakarreko familia 610 euro hilabetero.
  • Bi pertsonako familia 762 euro hilabetero.
  • 3  pertsona edo gehiago 823 euro hilabetero.

12 ordainketaren kalkuloa:

  • Pertsona bakarreko familia 712 euro hilabetero
  • Bi pertsonako familia 889 euro hilabetero.
  • 3  pertsona edo gehiago 960euro hilabetero.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Pentsio ez kontributiboak
Babestu daitekeen premia-egoeran dauden eta legez ezarritako baldintzetan bizirauteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei prestazio ekonomiko hauek ematen zaizkie, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kotizaziopeko prestazioetara iristeko nahiko denboran kotizatu ez dutenei ere. Modalitate honen barruan honako pentsio hauek daude:

  • Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa.
  • Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa.
  • Alokairuagatiko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.

Kotizaziorik gabeko erretiro – edo baliaezintasun-pentsioak, prestazio ekonomikoaz gainera, doako medikuntza eta farmazia laguntza eta gizarte zerbitzu osagarriak ere bermatzen dizkie premia egoeran dauden pertsona guztiei, baita inoiz kotizatu ez dutenei edo kontribuziopeko pentsiorako eskubidea izateko behar adina kotizatu ez dutenei ere.

 Kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsioa.

 Onuradunen betekizunak
  • 18 urte baino gehiago edukitzea, baina 65 bete gabe.
  • Espainiako lurraldean izatea legezko egoitza eta egoitzak gutxienez 5 urte edukitzea jada, eta haietako 2 gainera eskabidea egin aurrekoak izatea.
  • Gutxienez %65eko desgaitasuna edukitzea.
  • Nahikoa errenta edo sarrerarik ez edukitzea.
 Besteren laguntzarako osagarria

Baliaezintasunaren zioz kotizazio gabeko pentsioa jasotzeko betekizunak betetzen dituzten eta %75eko edo gehiagoko desgaitasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasuna duten Pertsonei Laguntzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 27.2 artikuluan ezarritako baremoa aplikatzen zaienean ezarritako mendekotasun graduetako edozein aitortzeko moduko puntuazioa lortzen badute, kotizaziorik gabeko baliaezintasun-pentsio horren %50eko osagarrirako eskubidea izango dute, pentsio horretarako azaldu diren baldintza eta mugekin.

 Kotizaziorik gabeko erretiro-pentsioa.

 Onuradunen betekizunak
  • 65 urte beteta edukitzea.
  • Espainiako lurraldean edukitzea legezko egoitza eta 16 urte zituenetik gutxienez 10 urtean hala egon izana eta haietako bi, gainera, ondokoak eta eskabidea egin aurre-aurrekoak izatea.
  • Ez errentarik ez diru-sarrera nahikorik ez edukitzea.

Errenta edo sarreren mugak, kotizaziorik gabeko erretiro- edo baliaezintasun-pentsioetarako

 Etxebizitza alokatzeko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat.

Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenek alokairuagatiko osagarrirako eskubidea izango dute ondokoa modu sinesgarrian frogatzen dutenean:

  • jabetzako etxebizitzarik ez izatea
  • norberaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea.
  • etxebizitza horren jabearen hirugarren gradura arteko ahaidea ez izatea, ezta beraren ezkontidea edo berarekin bizi eta ezkontzaren antzeko maitasun harreman egonkorrak dituen laguna ere.

Familia unitate bateko hainbat kidek jasotzen badute kotizaziorik gabeko pentsioa, alokairu kontratuaren titularrak bakarrik jaso ahal izango du osagarria, edo, hainbat titular badira, lehenengoak bakarrik.

Pentsioaren osagarri hori urtero sorraraziko da eta ordainketa bakarrean ordainduko da.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Gizarte-Ongizateko Fondoak

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena.

Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da eta ezin da ez bahitu ez atxiki ez betebeharren berme gisa eman.

Pentsio motak

Bi daude: zahartasunekoa eta ezintasunekoa.

Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioaren onuradun izateko betekizun hauek bete behar dira:

  • Eskabidea aurkeztu aurretik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldaturik egotea (hau egoitza-baimena duten tzerritarrek, errefuxiatuek eta apatridek ere bete behar dute).
  • 65 urte beteta edukitzea edo, gaisorik egonez gero, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak minusbalioduntzat aintzatetsita edukitzea eta lane egiteko erabat ezindurik egotea.
  • Oinarrizko betebeharrak asetzeko ez berak ez familiak sarrera nahiko ez izatea.
  • Eskatzaileak bere beharrizanak asetzeko nahikoa sarrera ez duela ulertuko da egutegiko urtean beretzat jasotzen dituen sarreren zenbatekoa (errentak, ordainsariak, pentsioak edo dena delakoak) pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada (bizi den etxebizitzaren balioa ez da zenbatuko).
  • Eskatzailea famili unitate batea bizi bada, unitatearen per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izan behar da.

Eskatzailea bizi den udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatu behar du.

GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAK (GLL)

Diru-laguntza gisa ematen diren ezohiko prestazio ekonomikoak dira, ez aldizkakoak, gastu zehatzei (ohikoei
zein ezohikoei) aurre egiteko baliabide askorik ez duten pertsona edo elkarbizitza unitateen beharrak estaltzeko

BALDINTZAK

  • Eskabidearen data baino sei hilabete lehenagotik EAEn erroldatuta egon eta benetan bertan bizi izatea.
  • Gutxienez 18 urte izatea. Salbuespenak:
    • Ekonomikoki bere kargura beste pertsona batzuk izatea
    • Erabateko umezurtzak izatea
    • 6 hilabete lehenagotik ezkontza edo antzeko harremanen baten bidez elkarrekin egotea
    • Genero indarkeriaren edo familia barruko indarkeriaren biktimak izatea.
  • Gutxienez urtebete eramatea familiaren etxebizitzatik kanpo bizitzen
  • Baliabide nahikorik ez izatea.

ZEIN GASTU HARTZEN DITUZTE BERE BARNE?

  • Ohiko etxebizitza edo alojamenduarekin lotutako gastuak:

a) Alokairua.

b) Interesak eta amortizazioa

c) Mantentze-gastuak: energia, ura, estolderia…

  • Etxebizitzaren oinarrizko ekipamendu-gastuak, oinarrizko instalazioak eta konponketak.
  • Oinarrizko beharrizanak beste sistema publiko batzuen bidez estalita ez badaude.
  • Zorpetzearen gastuak.

LANERATZEKO ERRENTA AKTIBOA
Langabezian jarraitzen baduzu eta ordaindutakoaren araberako prestazioa edo langabeziagatiko sorospena jasotzeko eskubiderik ez baduzu, Laneratzeko Errenta Aktiboa (LEA) eska dezakezu.

LEA jasotzeko eskubiderik ez baduzu, informa zaitez Langabeziagatiko Babesa Agortu dutenentzako Lanbide Prestakuntzako Programei buruz (PREPARA) eta Enplegua Aktibatzeko Programari buruz. Enplegu Politika Aktiboetako jardueretan oinarritzen dira, baita lan-bitartekotzako jardueretan eta laguntza ekonomiko osagarri bat jasotzean ere.

  • Lanik ez izatea eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, prestazioa jasotzen den aldi osoan zehar izena emanda jarraitzea eta jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • 65 urte baino gutxiago izatea.
  • Hilero Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) zenbatekoaren %75 baino gehiagoko diru-sarrerak ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta. (Aurtengo urterako zenbatekoak). Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.
  • Nahiz eta errentarik ez izan, ezkontidea edo 26 urte baino gutxiagoko seme-alabak badituzu, edo adin horretatik gorako desgaituak edo harreran hartutako adingabeak, errenta-gabeziaren baldintza betetzat hartuko da soilik zure familia-unitateko kide guztien errentak, era horretan eratuta, zu barne, osatzen duten kide-kopuruarekin zatitzerakoan LGSren %75 gainditzen ez duenean, bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan hartu gabe.
  • LEAren onuradun ez izatea programan onartua izateko eskaera egin aurreko 365 egun naturaletan, pertsona desgaitu edo genero-indarkeriaren biktima edo etxeko indarkeriaren biktima izaera egiaztatzen denean izan ezik.
  • Laneratzeko errenta aktiboaren programako aurreko hiru eskubideren onuraduna ez izatea.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

GIZARTE INKLUSIORAKO LAGUNTZA. BIZKAIA
gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia aldizkako laguntza ekonomikoa da; oinarrizko premiei lotutako gastuak zein gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak estaltzea du helburua.

Aurrekoa aplikatzeko, honako kontzeptu hauek zehaztu behar dira:

  • Bizitzeko oinarrizko gastuak dira oinarrizko premiei erantzuteko gastuak
  • Gizarte eta/edo lan inklusioko prozesu baten ondoriozko gastuak honako hauek dira: prozesu hori benetan egiteko ezinbestezkoak direnak. Kontzeptu honen barruan, besteak beste, lantokira joateko bidaiak eta prestakuntza-gastuak sar daitezke, gastu horiek kasuan kasuko laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualean jasotako baldintzetan

Elkarbizitzako unitate lokabea osatzen duten pertsonei ematen zaie.

 Nor izan daiteke onuradun?

Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren titularrak izateko, eskabidea egiten denean 18 urte baino gehiago izan eta gizartean baztertuta geratzeko egoeran egoteaz gainera, eskatzaileek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea eskatzen den gutxieneko adina ez izategatik.
  2. Eskabidea aurkeztu aurreko 12 hilabete lehenago gutxienez bizikidetza-unitate bat eratuta izana. Epe horrez kanpo geratzen dira pertsona hauek:
    Adin-nagusitasunera helduta, haur eta nerabeak lagundu eta babesteko zerbitzueran BFA dagoeneko laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eta hartan benetan bizitzea, eskabidea aurkeztu aurreko 30 hilabeteetan, gutxienez. Epe horrez kanpo geratzen dira pertsona hauek:Eskabidea aurkeztu aurreko 18 hilabeteetan (gehienez) haur eta nerabeak lagundu Bizkaiko Foru Aldundiako babesteko zerbitzuetan laguntzarik jaso ez duten pertsonak, adin-nagusitasunera heltzeagatik eta sei hilabete lehenagotik han egon eta gero. Kasu horretan, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta benetan bizi izandako denbora 6 hilabete izango dira.
  4. Baliabide nahikorik ez izatea. Pertsona bat egoera horretan dagoela ulertuko da baldintza hauek guztiak betetzen dituenean:
    • Hileko diru-sarrera edo errendimendu konputagarriak txikiagoak izatea bizikidetza-unitateko kideen kopurua eta bizikidetza-unitate mota kontuan izanda egokituko litzatekeen laguntza honen hilekoaren zenbatekoa baino.
    • Ondasun higiezinik ez izatea.
    • Eskatzailearen ondasun higigarrien zenbatekoak (dirua, tituluak, baloreak, ibilgailuak edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuko III. kapituluko 4. atalean jasotako beste edozein ondasun higigarri) ez gainditzea batere baliabiderik gabe eta bizikidetza-unitateko kideen kopurua eta bizikidetza-unitate mota kontuan izanda egokituko litzatekeen Gizarte Inklusiorako Laguntza Bereziaren sei hilekoren zenbatekoa.
  5. Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat sinatuta edukitzea eta plan horren alderdi guztiak betetzea.
  6. Ez edukitzea Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta azkenduta edo etenda (guztiz edo zati batez) betebeharrak ez betetzeagatik edo arau-hausteak egiteagatik.
  7. LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda izatea.

Edozelan ere, foru dekretu honetan araupetutako laguntzek horretarako ezarritako aurrekontuko zuzkidurak izango dituzte muga; ondorioz, ez da nahikoa izango eskatzaileak kapitulu bakoitzean ezarritako baldintza eta beharkizunak bete behar izatea, horrez gainera beharrezkoa izango baita eskabideari aurrekontuko zuzkidura kontuan hartuz erantzun ahal izatea.

 Laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualarekiko lotura

Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia jasotzeko eskubidea onartu ahal izateko, beharrezkoa da aurretik eskatzailearekin laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidual bat ezarri izana, pertsona horren gizarte eta lan inklusioa errazteko.

Laguntzeko /esku-hartzeko plan indibidualak derrigor jasoko dituen ekintzak, laguntza arautzen duen Dekretuko 4. ataletan ezarritakoari jarraituko zaio.

 Zenbat denboratarako ematen da?

Prestazioa 12 hilabeteko eperako emango da, edo 12 hilabete baino gutxiago falta badira Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko eskatzen diren erroldatze-aldia eta benetako egoitza betetzeko, epe horretarako. Gizarte Inklusiorako Laguntza Berezia berritu ahal izango da 6 hilabeteko epe jarraitu edo ez jarraituetarako gehienez 30 hilabete arte, baldin eta eskatzailea erroldatuta eta benetan bizi den udalerriko udalaren proposamena edo (hala denean) Gizarte Ekintza Sailean emantzipaziorako egoitza-zerbitzuen ardura duen unitatearena aldekoak badira, eta betiere pertsona horiek eskatzen diren baldintzez gainera laguntzeko/esku-hartzeko plan indibidualaren esparruan hartutako konpromisoak betetzen badituzte.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Prestaciones por Maternidad, Paternidad, Embarazo y Lactancia

Cuna bebé

 

Amatasun edo aitatasunean zauden bitartean zure kontratua amaitzen bada, zure prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu –16 astekoa amatasunaren kasuan eta 4 astekoa aitatasunaren kasuan– mediku-alta arte edo egoera horren amaierara arte; orduan, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena eska dezakezu hurrengo 15 egun baliodunetan.

Amatasun- edo aitatasun-baja aldia langabeziagatiko prestazioak jasotzeko kotizatutako epearen baldintza betetzeko konputagarria da, baldin eta denbora horretan zehar enpresan alta egoeran egon bazara; kontratua indarrean dagoen bitartean, kotizatzea betebeharra baita amatasun edo aitatasun atsedenaldian zehar ere.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (INSS) ordaintzen du amatasun edo aitatasunagatiko prestazioa.

BALDINTZAK:

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea eta alta edo altarekin parekatutako egoeran egotea, langabeziagatiko kontingentzia biltzen duen erregimen batean.
  • Legezko langabezia-egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, prestazioa jasotzen den aldi osoan zehar izena emanda jarraitzea eta jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazioa jaso ahal izateko, gutxienez 360 egunez kotizatu behar da langabezian legezko langabezia-egoera gertatu aurreko 6 urteko epean. Hori baino gutxiago kotizatu baduzu, langabeziagatiko sorospena jasotzeko eskubidea izango duzu.
  • Erretiroa hartzeko adin arrunta beteta ez izatea.
  • Bere konturako jarduerarik edo besteren konturako lanaldi osoko lanik ez egitea, enplegua sustatzeko programa batek ezarritako bateragarritasuna ez bada salbu.
  • Lanarekin bateragarria ez den Gizarte Segurantzaren pentsio bat ez kobratzea.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Lan kontratua edo jarduera etenda dagoen aldia egoera babestutzat jotzean datza, kasu hauetan: emakume langileak lanpostuz aldatu behar duenean, lanpostu berri horrek bere osasunean edo haurrarenean eragina izan dezakeen kasuetan (arrisku edo patologia zehatz batzuengatik); aldaketa hori objetiboki ezinezkoa denean edo behar bezala justifikatutako arrazoiengatik halako eskakizunik egin ezin denean.

Subsidioa jasoko dute lan kontratua edo jarduera etenda duten langileek, haurdunaldian arriskua edukitzeagatik, betiere, kontratua eteten den unean Gizarte Segurantzako sistemako erregimenen batean afiliatuta eta alta egoeran badaude.

Gainera horren erantzule zuzen diren langileek kuota guztiak ordainduta izan beharko dituzte.

 

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Seme-alabengatiko edo familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan hartutako adingabeengatiko diru-laguntza.

Laguntza ekonomiko batean datza 18  urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko ematen dena edo adin horretatik gorakoentzat  baldin eta %65eko desgaitasuna edo hortik gorakoa badute eta onuradunaren kargu badaude, filiazioaren izaera legala edozein izanda ere, eta baita familia-harrera erregimenean kargura dauden adingabe bakoitzeko ere, behin-betiko harrera zein adopzio helburua duena izan.

Ardurapeko seme-alabak edo adingabeak

“Ardurapeko seme-alaba edo familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan, dagoen adingabetzat joko da” onuradunarekin bizi dena eta harekiko mendekotasun ekonomikoa duena.
Ulertzen da, bestelakorik ezean, mendekotasun ekonomikoa badela seme-alaba edo ardurapean hartutako adingabea onuradunarekin bizi denean. Ez dute elkarbizitza eteten ikasketek, guraso, adopzio-hartzaile edo hartzailearen lanek, tratamendu medikuek, errehabilitazio edo antzekoek eragindako banaketa iragankorrek.

Kausatzaileak ez du galduko seme-alabaren edo ardurapeko adingabearen izaera besteen konturako nahiz nork bere konturako irabaziak ematen dituen lan bat egiteagatik soilik, betiere laguntzaren onuradunarekin bizitzen jarraitzen badu eta laneko urteko irabaziek momentu bakoitzean indarrean dagoenLGSaren %100 gainditzen ez badute, urteko soldata kontuan hartuta.

Seme-alaba edo adingabea onuradunaren “ardurapean ez dagoela” ulertuko da:

Egindako lanagatik edo soldataren ordezko prestazioagatik jasotako errentek aurretiaz aipatutako LGSaren %100 gainditzen dutenean.
Kotizaziopeko pentsioa jasotzen duenean, Espainiako edo atzerriko gizarte-babeseko erregimen publiko baten kontura, zurztasun edo biloba eta neba-arreben aldeko pentsioak ez direnean.

Onuradunak

Ardurapean hartutako seme-alaben edo adingabeengatiko diru-esleipena jasotzeko eskubidea izango dute gurasoek edo adoptatzaileek baldin eta:

Espainiako lurraldean legez bizi badira. Betekizun hori betetzat jotzen da enpresak Espainiako lurraldetik kanpo lekualdatutako langileen kasuan, altarekin parekatutako egoeran badaude eta Espainiako Gizarte Segurantzaren dagokien erregimenean kotizatzen badute.

Ez dira bizileku-aldaketatzat joko Espainiako lurraldetik kanpoko urte natural bakoitzeko 90 eguneko urrunaldiak, ezta urrunaldiaren sorburua egoki justifikatutako gaixotasun-kausak direnean ere.

Ardurapean hartu badituzte seme-alabak edo adingabeak nahiz familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan dauden adingabeak, 18 urtetik beherakoak edo 18 urtetik gorakoak eta %65eko desgaitasun-maila edo hortik gorakoa dutenak eta Espainian bizi direnak. Baldintza hori betetzat jotzen da enpresak Espainiako lurraldetik kanpo lekualdatutako langileekin batera tokialdatzen diren seme-alaben edota ardurapeko adingabeen kasuan.

Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.

Urtean 11.576,83 euro baino gehiagoko diru-sarrerarik, izaera edozein izanda ere, jasotzen ez badute. Zenbateko hori %15 handitzen da ardurapeko seme-alaba edota harreran hartutako adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, hori barne. Ez da eskatzen diru-sarreren mugarik minusbaliotasuna duen seme-alaba edota harreran hartutako adingabeagatiko diru-laguntzako onuradun-egoera aitortzeko.

Familia ugarien kasuan, urteko diru-sarrerak ez dira 17.423,84 euro baino gehiagokoak izango, ardurapeko seme-alabak 3 baldin badira, zenbatekoa 2.822,18 euro handituko da seme-alaba bakoitzeko laugarrenetik aurrera, hori barne.

Gurasoen edota adoptatzaileen bizikidetza-kasuetan, bien diru-sarreren baturak adierazitako muga gaindituz gero, horietako bati ere ez zaio aitortuko onuradun-egoera. Arau bera ezarriko da familia-harrera, iraunkorra zein adopzioa helburu duen zaintza familia-unitate bakarra eratzen duten bi pertsonek eratu duten kasuetan.

Hala ere, aurreko paragrafoetan adierazitako zenbatekoak gainditzen dituzten urteko diru-sarrerak, edozein izaeratakoak, jasotzen dituztenak ere onuradunak izan daitezke, baldin eta jasotako diru-sarrerak zenbateko horri honako biderketa honen emaitza gehitzean ateratako kopurua baino txikiagoak badira: seme-alaba zein ardurapeko adingabekoagatiko diru-laguntzaren urteko zenbatekoa bider onuradunen ardurapean dauden seme-alaben edota adingabeen kopurua.

Gainerako onuradunak

18 urtetik beherako edota %65eko desgaitasun-maila nahiz maila handiagoa duten bi guraso edo adoptatzaileen aldetik umezurtzak.
Umezurtzak ez direnak eta gurasoek zein adoptatzaileek bakarrik utzi dituztenak, baldin eta familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan ez badaude, eta aurreko puntuko adin- zein desgaitasun-baldintzak betetzen badituzte.

Desgaitasunik ez duten adingabeen kasuan, umezurtzak zein bakarraik utzitakoak, ezinbesteko baldintza izango da urteko diru-sarrerek, zurztasun-pentsioa edota senitartekoen aldeko pentsioa barne, ezarritako diru-sarreren muga ez gainditzea.
18 urte baino gehiagoko seme-alaba minusbaliatuak, epaileak ezgaituak izan ez direnak eta jarduteko gaitasuna mantentzen dutenak (epai-ezgaiketa egiaztatzen ez denean jakintzat jotzen dena), beren guraso zein adoptatzaileei, seme-alaba horiek direla eta, egokitu lekizkiekeen diru-laguntzen onuradunak dira, aldez aurretik xede horretarako eskaera aurkeztuta eta horiek entzunak izanda.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Prestazio ekonomikoa, haurdunaldian bitarteko arriskuagatik lan kontratuaren etete epean zehar sortzen den errenten galera estaltzen saiatzen da, langileak bere egoerarekin bateragarri den beste lanpostu edo jarduera batera aldatu behar duenean,  aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean edo zergati justifikatuak direla-eta edo zentzuz exijitu ezin denean.

Besteren konturako langileak eta laneko sozietateetako edo sozietate kooperatiboetako langileak  kontratua edo baimena etenga badute haurdunaldi bitarteko arriskua dela-eta, betiere, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gizarte Segurantzako sitemako erregimenetako batean izena emanda izatea eta altan egotea etetea hasten den unean.
    • Afiliatu eta alta egoeratzat joko dira, nahiz eta enpresariak beren betebeharrak ez bete.
    • Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.
    • Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.
  • Merkataritzako ordezkarien kasuan, honetaz gain, gertaera berehalakoan gertatuko den datan kuoten ordainketan egunean izatea eskatzen da. Kuoten ordainketa egunean izan ezean, ordainketan eguneratzeko ohartaraziko zaie, eta prestazioaren ordainketa, behar horren baldintzapean izango da.
  • Artisten eta Zezenketetako profesionalen kasuan, ordaindugabeko kuotaren bat badute ekitaldi ekonomikoa amaitzean, aurreko parrafoan azaldutakoa aplikatuko zaie.
  • Jaruera anitzeko egoeretan:

    • Arrisku egoerak egindako jarduera guztiei eragiten dienean, erregimen guztietan diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango du bakoitzean, modu independentean, eskatutako baldintzak betetzen baditu.
    • Arrisku egoerak langileak eginiko jarduera bati edo batzuei eragiten dienean, baina ez guztiei, arrisku hori dagoen jarduerak bildutako erregimenetan bkarrik izango du diru-laguntze jasotzeko eskubidea.
    • Diru-laguntza jasotzea bateragarria izango da langileak lehendik egiten zituen lanei eustearekin, edo etorkizunean egin ditzakeenik ez badiote arriskurik eragiten haurdunaldian.

Laguntza ekonomikoa dagokion oinarri arautzailearen % 100eko subsidio batean datza:

  • Oinarri arautzailea lanbide-gertakizunek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko (ABE) prestaziorako  ezarrita dagoenaren baliokidea izango da , kontratuaren etendura hasten den eguna erreferentziatzat hartuta.
  • Dagokion erregimenak lanbide-gertakizunen estaldura bere gain hartzen ez duenean, oinarri arautzailea gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko prestaziorako ezarrita dagoenaren baliokidea izango da.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Kausatzaileak izango dira 07-11-16tik aurrera jaiotako edota adoptatutako seme-alabak, familia ugari batean edota, gertakizun horrengatik, kondizio hori lortzen duen familia batean bada, guraso bakarreko familia batean bada edota % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten amen kasuetan, baldin eta jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edota adopzioa espainiar agintari eskudun batek eratu zein aitortu badu. Xede horietarako:

  • Jaiotzat joko dira, xede horietarako, Kode Zibilaren 30.artikuluak zehazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: ” Nortasuna bizirik jaiotze-unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta”.
  • Familia ugaritzat jotzeko, familia ugarien babeserako 40/2003 Legeak, azaroaren 18koak, ezarritakoari jarraituko zaio.
  • Guraso bakarreko familiatzat jotzen da “guraso bakar batek” osatutakoa, guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean eta jaiotako zein adoptatutako seme-alaba berarekin bizi denean.

Guraso edo adoptatzaileak, semea edo alaba jaiotzeagatik edo adoptatzegatik, betiere, baldintza hauekin:

  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Ezarritako mugak gainditzen dituen edozein izaeratako urteko diru-sarrerarik ez jasotzea. Bizikidetza kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen sarreren baturak ezarritako mugak gaindituko balitu, horietako inor ez da hartuko onuradun gisa.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.

Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:

  • Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
  • Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.

Guraso bakarreko familien kasuan: seme-alaba jaioa edo adoptatuarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.

Desgaitasundun amen kasuan: gutxienez %65eko desgaitasuna frogatzen duen ama izango da onuraduna.

Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Amatasun edo aitatasunean zauden bitartean zure kontratua amaitzen bada, zure prestazio ekonomikoa jasotzen jarraituko duzu –16 astekoa amatasunaren kasuan eta 4 astekoa aitatasunaren kasuan– mediku-alta arte edo egoera horren amaierara arte; orduan, langabeziagatiko prestazioa edo sorospena eska dezakezu hurrengo 15 egun baliodunetan.

Amatasun- edo aitatasun-baja aldia langabeziagatiko prestazioak jasotzeko kotizatutako epearen baldintza betetzeko konputagarria da, baldin eta denbora horretan zehar enpresan alta egoeran egon bazara; kontratua indarrean dagoen bitartean, kotizatzea betebeharra baita amatasun edo aitatasun atsedenaldian zehar ere.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (INSS) ordaintzen du amatasun edo aitatasunagatiko prestazioa.

BALDINTZAK

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea eta alta edo altarekin parekatutako egoeran egotea, langabeziagatiko kontingentzia biltzen duen erregimen batean.
  • Legezko langabezia-egoeran egotea.
  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, prestazioa jasotzen den aldi osoan zehar izena emanda jarraitzea eta jarduera-konpromisoa sinatzea.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazioa jaso ahal izateko, gutxienez 360 egunez kotizatu behar da langabezian legezko langabezia-egoera gertatu aurreko 6 urteko epean. Hori baino gutxiago kotizatu baduzu, langabeziagatiko sorospena jasotzeko eskubidea izango duzu.
  • Erretiroa hartzeko adin arrunta beteta ez izatea.
  • Bere konturako jarduerarik edo besteren konturako lanaldi osoko lanik ez egitea, enplegua sustatzeko programa batek ezarritako bateragarritasuna ez bada salbu.
  • Lanarekin bateragarria ez den Gizarte Segurantzaren pentsio bat ez kobratzea.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

18 urtetik 23 urtera bitarteko gazteentzako diru-laguntza
Diru-laguntza ekonomiko honen hartzaile dira 18 urtetik 23 urtera bitarteko gazteak, beste prestazio ekonomiko batzuk jasotzeko eskubiderik ez dutenak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutako baliabide batean gizartean txertatzeko prozesu batean gutxienez 6 hilabetez parte hartzen dutenak. Eskaera aurkezten da gaztea parte hartzen ari den baliabidea kudeatzen duen gizarte entitatearen bitartez, eta bilakaera ona baldin badago, betiere, aurrera eramandako esku-hartzean. Diru-laguntza emateak berekin dakar akonpainamendu espezializatuko programa batean parte hartzea. Diru-laguntzak 6 hilean behin berritu behar dira, prozesuaren bilakaeraren arabera.

45 urte baino gehiago ditut eta ez dut familia-zamarik
Ordaindutakoaren araberako prestazioa amaitu duten, familia-erantzukizunik ez duten eta 45 urte edo gehiago dituzten langileei zuzendutako sorospena.

BALDINTZAK:

    • Langabea izatea.
    • Prestazioa agortu eta hilabete bateko epean zehar, hots, jaso den prestazioa amaitu den datan (prestazioa kobratu den azken aldia baino lehen izango da beti) enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu zenetik lanpostu-eskaintza egokirik ukatu izan gabe, eta lanbide-sustapenerako, lanbide-heziketarako edo lanbide-birmoldaketarako ekintzetan parte hartzea ukatu izan gabe, arrazoizko zergatiak direnean izan ezik. Izen-emateak sorospena jasotzen den aldi osoan zehar jarraitu beharko du.
    • Jarduera-konpromisoa sinatzea.
    • Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa agortua izatea.
    • Ordaindutakoaren araberako prestazioa agortzen den datan 45 urte beteta izatea.
    • Lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoaren %75 baino gehiagoko errentarik ez izatea, aparteko bi ordainsarien zati proportzionalaz kanpo. Errentak etekin oso edo gordinaren arabera zenbatuko dira. Enpresa-jardueretatik, jarduera profesionaletatik, nekazaritza-jardueretatik, abeltzaintzatik edo jarduera artistikoetatik sortzen den etekina diru-sarreren eta haiek lortzeko gastuen arteko aldearen arabera zenbatuko da. Ondare-irabaziak ondare irabazien eta galeren arteko aldearen arabera zenbatuko dira.

    Baldintzak, gertaera eragilea gertatzen den unean eta sorospena eskatzen den unean bete beharko dira; berriz hasteak eskatzen diren unean eta sorospena jasotzen den epean zehar ere.

    Errentarik ez jasotzearen baldintza bete ezean, sorospena jaso ahal izango duzu urtebeteko epean (gertaera sortzailea gertatzen den egunetik zenbatean hasita) baldintza hori betetzen duzula egiaztatzen baduzu.

    Gertaera sortzailearen data zein den zehazteko, honako hauek hartuko dira kontuan: hilabeteko itxarote epea betetzen den eguna edo eteteko arrazoia desagertzen den eguna.

GEHIAGO JAKIN NAHI ?

Mugikortasun sorospena eta garraio gastuen konpentsazioa (MSGK)

Mugikortasun sorospena eta garraio gastuen konpentsazioa (MSGK)

Aldian aldiko prestazio ekonomikoa da, talde garraioak erabiltzeko eragozpen handiak dituzten desgaituek beren ohiko etxebizitzatik lekualdatzeko gastuak ordaintzeko ematen direnak.

Betekizunak:

  • Gizarte Segurantzako sistemaren aplikazio eremutik kanpo egotea, lanik egin ez delako.
  • Beste erakunde publikoren batek ematen duen eta antzeko izaera eta helburua eta zenbateko bera edo handiagoa dituen beste prestazio edo antzeko laguntzaren baten onuraduna ez izatea edo horretarako eskubiderik ez izatea, adinagatik edo beste edozein inguruabarrengatik. Huaetatik kanpo geratzen dira abenduaren 14ko Pertsonen autonomia sustazeko eta mendetasunare arretarako 39/2006 Legearen arabera hartzen diren laguntza ekonomikoak (baita”especie” modukoak)
  • Baliabide ekonomikoen maila ez gainditzea,:
    • Ezgaitasuna daukan pertsona bakarkakoa bada, prosfesioen arteko soldata minimoaren %70, urte osoko konputoan.
    • Beste pertsonak bere kargura badauka (senar/emaztea edota seme-alabak), %10 gehituko zaio.
  • Hiru urte edo gehiago
  • Desgaitasun gradua %33koa edo handiagoa izatea.
  • Ohiko etxebizitzatik irteteko ezindurik ez egotea.
  • Zentroan bizi bada edo mantenu erdiko araubidean badago, urtean 10 asteburutan, gutxienez, zentrotik irtetea.

Tramiteak egiteko:

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Arabako Foru Aldundianstituto 

Gipúzkoako Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundia

CONOCER MÁS DETALLES

Prestazio Farmazeutikoa
Pertsona batek, desgaitasun maila 33% baino handiagoa edo handiagoa eta errenta ez dutenean, arreta medikoa eta farmazia prestazioa da.

Bi prestazio desberdinak:

1.- Medikuntzako zerbitzuak: Medikuntza orokorreko eta espezializatuak eta tratamendu mediko-kirurgikoak barne hartzen ditu.
2.- Prestazio Farmazeutikoak: Dohainik ematen diren sendagai batzuk.

BALDINTZAK

1.-  Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean bizi.
2.- ezintasuna% 33tik gorakoa edo handiagoa.
3.- osasun laguntzarik jasotzeko eskubiderik gabe egotea.

Non eskatzen da:

Herriko Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuko bulegoetan

Oinarrizko Gizarte-Zerbitzuak