Programa de acompañamiento

Konpainia Espezializatuko Programa

KEP: Konpainia Espezializatuko Programa. Bigarren mailako harrerarako gizarte-zerbitzua da: programa horrek norberaren trebeziak hobetzen eta gizartean txertatzen lagunduko dio parte hartzen duen pertsonari, langile gaitu batek lagunduta. Honako onurak eragingo dizkio erabiltzaileari programa honek: bere egoera egiaztatu; argi eta garbi adierazi zeintzuk diren bere helburuak, bere autonomia garatzeari eta gizartean txertatzeari dagokienez; eta prozesuan barrena erreferentziazko pertsona batek laguntzea.

Prozedurari hasiera emango zaio, programan parte hartu nahi duen pertsonak edo bere lege-ordezkariak  behin eskaera bideratzen duenean erroldatua dagoen udalerriko gizarte-zerbitzuetan.

Programaren oinarriak

Nagusiki, egoitzarik gabeko esparruan garatuko da programa. Gizarte-lanen barruan, era honetako metodologiak ezinbesteko bilakatzen dira, gizarte-bazterketari aurre egiteko modelo bereizitu eta eraginkorra sortzeko.

Egoitzarik gabeko esparrua

Egoitzarik gabeko esparrua esaten dugunean, zera esan nahi dugu: printzipioz, programa honetako prozesuek ez dute eskatzen beste programetarako eskaintzen diren bizitiko-plazetako bat betetzen aritzea. Asko izan daitezke horretarako arrazoiak: pertsona “autonomoak” izatea, dagoeneko instituzionalizazio-prozesu bati ekindakoak izatea, elkarbizitzarako arazoak izatea, etab.

Zailtasun bereziak dituzten pertsonek babes handia behar dute, gizartean txertatzeko ibilbide bati ekiteko. Gizarte-laneko hainbat teknika erabili behar izaten dira, hala nola: harrera eraginkorra, diagnosi partekatuak eratzea, elkarren artean hartutako konpromisoetan oinarrituta esku hartzea, eta batez ere, gizarte-laguntzaren inguruko esku hartzea.

Komunitate-ikuspegia eta esku-hartzerako oinarrizko prozedura

Komunitate-ikuspegia eta esku-hartzerako oinarrizko prozedura egonkortzean eta garatzean datza programa. Programa honen bidez, gizarte-barneratzea eta erabiltzaileen autonomia sustatuko dugu, eta ondorengo printzipioetan oinarrituko gara: hurbiltasuna, banan-banako gizarte-konpainia eta nork bere arreta izatea.

Proposatutako komunitate-ikuspegitik gauzatutako esku-hartze sozialaren funtsezko elementu izango da gizarte- eta hezkuntza-alorreko esku-hartzea., prozesu bat baino ez baita. Horrela, hezkuntza- eta harreman-esparruen gainean lan egingo dugu, eta ondorengoa lortzen saiatuko gara: erabiltzailearen autonomia handiagoa, bere bizi-baldintzak hobetzea, garapen-kontestuetara egokitzea eta zailtasunak gainditzea.

Gizarte-konpainia

Honela definitzen dugu gure proiektuan darabilgun gizarte-konpainia:

“denboran luzatzen den ekintza, zeinaren bitartez gizartean edo lan-munduan txertatzeko prozesuetan laguntzen zaien pertsonei. Horretarako, banan-banako hezkuntza-egitasmo bat eratu eta gauzatuko da, eta bere segimendua egingo da; eta bideak sortuko dira, pertsonari lagunduko diotenak bere egoeraren gainean jakitun izaten eta integratze-sareak sortzen edo berreraikitzen. Era berean, pertsona hauei erraztasunak emango zaizkie sarbidea izan dezaten hainbat jardueratara, ekintzatara edo gizarte-baliabidetara, gizartean txerta daitezen, “erreferentziazko” langile baten bitartez.”

Gure ustez, gizarte-konpainia prozesu bat da, non erabiltzaileak bera gain hartzen baitu bere egoera, aldatzeko proposamena egin eta horrekiko konpromisoa hartzen baitu. Prozesu horretan, erakundeak babes emozionala eta hezkuntza-espazio bat eskainiko dio, zailtasun propioak eta sozialak lantzeko.

Egoera sozial eta pertsonal desberdinak topatzen digugunez, saiatzen gara gure zerbitzua moldatzen bakoitzaren arazoetara: kalteak murriztea, askotariko egoerak, deribazioak, aholkularitza, etab. Askotan, arazo larriagoak topatzen ditugu egindako eskaeren atzean.

Gizarte-Konpainia