ETXEBIZITZA ESKURATZEKO ESKUBIDE SUBJEKTIBOA

Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartzea, autonomia-erkidegoan arlo garrantzitsu horri buruz egin den lehendabiziko araua dena, mugarri garrantzitsua da gizarte eskubideetan sakontzeko. Berrikuntza nagusia, zalantzarik gabe, etxebizitza bat legez eta modu egonkorrean okupatzeko eskubide subjektiboa esplizituki aitortu izana da.

Eskubide hori izango dute etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikorik ez dutenek.

Halaber, babes publikoko etxebizitza-parkea eta zuzkidura-bizitokiak ez direnez aski behar horri aurre egiteko, Legeak eskubide hori modu subsidiarioan gauzatzeko aukera eskaintzen du, prestazio ekonomiko publiko bat jasotzeko aukeraren bitartez, prestazio horren onuradunek merkatu babestuaz kanpoko errentamendua ordain ahal izan dezaten

Zure eskabideari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko, honako betekizunak bete behar dituzu:

  • Eskatzaileetako bat gutxienez adinduna edo emantzipatutako adingabea izatea.
  • Atzerritarra izanez gero, indarrean dagoen Egoitza Txartela edukitzea. Etxebizitza erosi nahi dutenek iraupen luzeko baimena beharko dute, eta etxebizitza alokatu nahi dutenek, nahikoa izango dute aldi baterako baimenarekin.
  • Etxebizitzaren etorkizuneko pertsona titularren bat Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren baten erroldatuta egotea.
  • Etxebizitzaren titularrak izango zareten pertsonek guztira 3.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar dituzue azken zerga-urtean; egiaztatu beharreko gutxiengo diru-sarrerak ezberdinak izango dira etxebizitza erregimeraren arabera.

ALOKAIRUA Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak Sozialak - Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak 3.000 € 25.000 € Araubide orokorreko babes ofizialekoa etxebizitzak 3.000 € 39.000 € Zuzkidura bizitokiak 3.000 € 39.000 € BIZIGUNE 3.000 € 21.100 € ASAP 12.000 € 39.000 € EROSKETA Gutxieneko diru-sarrerak Gehieneko diru-sarrerak Sozialak - Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzak 9.000 € 25.000 € Araubide orokorreko babes ofizialekoa etxebizitzak 9.000 € 39.000 € Babes ofizialeko etxebizitza tasatuak 12.000 € 50.000 €

Diru Sarreraren Simulazioa

  • Bizikidetza-unitateko kideek ezingo duzue jabetzako, jabetza soileko, azalera-eskubideko edo usufruktuko etxebizitzarik izan, izena emateko eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan.

Eskatzaileak etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita izango dira baldin eta honako egoeratako batean baleude:

  1. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko azaroaren 30eko 317/2002 Dekretuan, edo ordezkatzen duen araudian, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzea, eta martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 17.3 artikuluan ezarritako datak baino bost urte lehenago gutxienez eskuratua izatea.
    Arlo horretan eskumena duen teknikari baten txostenaren arabera eraikuntza-konponbideak onartzen ez dituzten hutsuneak bakarrik hartuko dira kontuan. Nolanahi ere, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetako zerbitzu teknikoek aurkako txostenak eman ahalko dituzte, eta lotesleak izango dira horiek.
  2. Banantzeko edo dibortziatzeko edota izatezko bikoteak amaitzeko prozesu baten ostean, judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitua izatea.
  3. Gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz, hipoteka-betearazpena jaso ondoren hirugarren maila arteko odolkidetasunez edo kidetasunez ahaiderik ez diren pertsona bati epaiketa bidez edo notario bidez esleitua izatea.
  4. Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, titularrak 70 urtekoak edo gehiagokoak direnean.
  5. Bere azalera erabilgarria pertsona bakoitzeko 15 metro kuadro baino txikiagoa izatea.

Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzekoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batekoa izatea, betiere haren kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.

Aurreko puntuetan aipatutako etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean beste pertsona edo bizikidetza-unitate batzuen ohiko etxebizitza iraunkorra diren beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiagoren titulartasunarekin; betiere, partaidetzen balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

Egoera Bereziak

Mugikortasun urria edo adimen-ezintasuna duten pertsonak

Banandutako edo dibortziatutako pertsonak eta amaitutako izatezko bikoteak

 70 urteko edo hortik gorako pertsonak

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak

Etxebizitza alorrean EAE-ko laguntzen programak


Salgai dauden BOE

Salmentarako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko laguntzak

Babes ofizialeko etxebizitza erosteko laguntzak

Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erosteko laguntzak

Etxebizitza libre erabilia erosteko laguntzak

Alokairua sustatzeko

Alokairu babesturako etxebizitzak sustatzeko laguntzak

Etxebizitza eskuratzea alokairu babestuan jartzeko

Zuzkidura-alojamenduak sustatzeko laguntzak

Landa inguruneetako titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitzea eta alokairuan jartzea

Bizigune, hutsik dauden etxebizitzen programa

ASAP etxebizitza libreen merkatuko bitartekaritza-programa

Familien Gainzorpetzeari Aurre Egiten Laguntzeko Zerbitzura

Bitartekaritza-zerbitzu publikoa, doakoa eta aukerakoa da, abokatutzako eta ekonomia munduko profesional adituz osatua, eta xedea du gainzorpetutako familien eta finantza-erakundeen arteko bitartekari gisa jardutea, zorrak kitatzeko ahalik eta baldintzarik onenak bermatzeko asmoz.

SAJE Kaleratzeen kontrako Doako zerbitzu Juridikoa

Asistentzia Juridiko espezializatuko zerbitzua. Gipuzkoako pertsonei bere ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan zuzenduta. Lurralde historikoan erroldatuta egoteaz gain, etxebizitzak Gipuzkoa-n egon behar du

Zerbitzuak bulegoak ditu Gipuzkoa-ko eskualde desberdinetan eta higikortasun geografikoarekin lan egiten du

zerbitzu hau erabiltzea